Blog honetatik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu nahi dugu eta horretarako multimedia erakusketa zoragarria ikustera gonbidatzen dizuegu guztioi: Batekmila-Euskal Munduak. Erakusketa hau, 2008an, Hizkuntzen Nazioarteko urtean, Uneskok egin zuen eta berean galdera batzuk erantzuten zaiatzen da: Nola gara euskaldun gaur egun? Zerk egiten gaitu euskaldun gaur egun? eta zerk egiten du euskaltasuna gaur egun?. Hori lortzeko, eta lau ataletan banatuta, kaleidoskopio baten soinua, argazkiak, videoak, artisten ikuspegia, eta abar erakusten ditu.
Hurrengo bideoan , erakusketa Parisetik pasatu zenean azaltzen dute :
Les Mondes Basques - 16 juillet 2010 por MAIRIEDEPARIS17

Baina blog kulturarteko bloga garenez gero, erakusketa honetatik ikuspegi hori daukan proiektu bat harrapatu dugu: Nomadak tx. Filme horretan bi txalapartajoleek munduko bazterretara (India, Laponia, Sahara eta Mongolia) egiten dute bidaia asmo batekin: beste kultura urrunak eta bere soinuak ezagutzea eta, bide batez, txalapartarekin nahazketa egitea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario